XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarroko uriak Done Jakue-ren Bidean sortu ziran batez ere, ikusi dogunez.

Eurotan erromankera artea loretu zan eleiza eta monastegietan.

Done Jakuerako Bideak indarra galtzean, uriok leen baiño motelago gelditu ziran, Iruiñea, Lizarra, eta Tudela izan ezik.

3.1.- Urien eta baserrien arteko burruka Baserriko bizitzak eta baserriko oiturak kalekoekin topo egin euen Erdi Aroan.

Beste bizikera eta bizibide bat euken, merkatu erriak ziran, eskulangintzan, salerosketan eta dirutan nabarmentzen ziran.

Agaitik baserriak uritarren kontrako burruka eroa.

Gazteiz eta Agurain Arriaga-Batzarren zatzarraren nausitasunaren aurka alkartzen ziran Araban.

Gipuzkuko Aide nagusiek salero saleroaurka egozen eta bardintsu gertatzen zan Bizkaian.

Uriak jauntxoen nausitza erausi euen.

Ekonomiazko burruka izan zan, bada uritarrak eta baserritarrak euskaldunak ziran.

Iruiñeak uri barruan jasan euan ekonomiazko eta bai ere kulturazko burruka au.

Iru auzo arresitu eukazan: Nafarrerria zaarrena eta XI gizalditik San Zernin eta San Nikolas, frankotarren auzoak.

San Migel auzoa Nafarrerriakin alkartu zan.

Orra ba, iru auzo eta gizatalde bikotza, bizibide eta kultura ezbardiñak: batzuk euskaldun eta laborari, besteak frankotar eta merketari.

Gorrotoa nausi euren artean 1213tik 1423ra.

Frantziako gudarostearen laguntzaz, frankotarrek Nafarrerria eraso eta erre egin euen 1276an.

Nafarrerria 1423an barriro jaso zan eta geroztik bake bidean azten yoan Iruiñea.

Uri-baserrien arteko burruka aldi barrietan amaitu ziran.

Gazteiz (Vitoria) parte zaarra.

Nafarroako Santxo Jakintsuak jaso euan 1181.an.

goian: espartingillea
beean: eltzegillea
eskuman: Zeanuri-ko eungillea aintxiñako lan au zelan egiten zan adierazteko jardunean.

G. Arrien.